lunes, 22 de abril de 2013


-EGITURA:
            -Sarrera: publizitatearen erabilera

            -Gorputza: Publizitateak gizartean daukan eragina
                             Publizitatearen beharra
            -Bukaera: iragarkiekiko gorrotoa eta aldi berean, haienganako arreta.

-ARGUDIO MOTAK:
Adibide bidezkoa: idazleak argi eta garbi erabiltzen duen argudio mota adibidezkoa da. Azalpen bate ematen duen bakoitzean adibide bat ikus dezakegu. (7.diapositiba, azken parrafoa.) Hala ere, argudio logikoa ere ikus dezakegu non, idazleak kausa baten ondorioa eskaintzen digun.

-IRITZIA-TESTUA:
Gaur egungo publizitateak eragin handia duela gure gaur egungo erabakietan argi dago. Edonora joan eta bertan publizitate kartelak aurki ditzakegu, adibidez, autobús geltokietan, zineman eta baita saltoki-guneetan ere.
Alde batetik, publizitatearen beharra oso garrantzitsua da gure eguneroko bizitzan. Honi esker, estatuko kontsumoak gora egiten du eta hala, diru gehiago lortzeko aukera dauka. Gainera publizitateak merkatuko produktu berriei buruzko informazioa ematen digu eta horrela, haien berri izan dezakegu. Kontsumo hori gure eguneroko bizitzaren arlo guztietara hedatu da, ez bakarrik janariari dagokionez, arropa eta zapatetan ere eragina izan du. Eragin hori positiboa izan da noski, dendek izugarrizko igoera izan dutelako azken hamarkadetan. Publizitateak modaren inguruko azken nobedadeak eskaintzen dizkigu eta horrek, herritarrek arropa gehiago erostea eragiten du. Gaur egungo gizartearen pentsakeraren erruz da neurri handi batean, izan ere, besteek pentsatzen dutenari balio gehiago ematen diogu norberak pentsatzen duena baino.
Bestalde, sarritan marketingak gehiegizko beharrak sortzen digu. Uneoro erosteko beharra sortzen digu eta honela gizarte kontsumista sortu da. Adibidez, supermerkatuetan eskaintza asko egiten dituzte, bigarren produktua prezio erdian erostekoa kasu. Hala, kontsumitzaileak produktu bat erosi beharrean bi erosten ditu eta horrela milioika eta milioika kontsumitzailek.
Gehiegizko kontsumitze horrek, lehenengo eta hirugarren munduko egoerak gero eta aldenduago egotea egiten du, hau da, batzuk ezer ere ez edukitzetik beste batzuk gehiegi edukitzera. Ohitura hau aldaezina bihurtu da gure munduan, izan ere, txertatuegia dago gure gizartean. Milaka pertsonen eguneroko ohiturak aldatu beharko genituzke eta hori ezinezkoa da. Okerrena ez da ohiturak ezin aldatzea, baizik eta herritarrak zihurrenik ez daudela aldatzeko prest. Publizitatearen eragina hazi eta hazi egingo da etorkizunean ez badugu ezer egiten.
Gure eguneroko bizitzan sortzen duen eragin kaltegarria alde batera utzita, gure planetari egiten dizkion kalteak aztertuko ditugu. Gero eta gehiago kontsumitzeak zabor gehiago egotea eragiten du, eta horrek gaur egun dagoen klima-aldaketa areagotzen du. Birziklatze prozesuak aurrera egin dute azken urteotan, baina ez nahikoa. Beraz, gaur egungo egoera tamalgarria guk sortua da.
 Onurak eta kalteak alderatuz, eragin kaltegarriak larriegiak direla uste dugu. Publizitateak ez du soilik erostea eragiten, eroste horrek hainbat arazo dakartza atzean, eta beharbada eskuetatik joan zaizkigu jadanik eta ezin ditugu kontrolatu.
Hortaz, ondorioztatu dugu gaur egun publizitateak bai gure bizitzan eta baita planetan ere ondorio tamalgarriak eragiten dituela. Egia da kontsumitzaileak pertsonok garela, ez telebista edo egunkariak, errua beraz, gurea da bete-betean. Baina publizitateak asko laguntzen dio egoera horri. Gure bizitzaren  muina erostea dela esan dezakegu, horrek sortu duen arazoetako bat diruaren beharra da. Edozer gauza erosteko, dirua behar dugu. Gizarte-pentsamolde aldaketa eragin du horrek. Gaur egungo herritarren nahietako bat ez da zoriontsu izatea edo gustuko duen lana edukitzea, baizik eta dirua edukitzea, ahalik eta gehien.
Laburki, esan nahi duguna hau da: publizitateak esparru askotan daukala eragina eta gaur egun gizakiok ez garela gai hau kontrolatzeko. Hala ere, onartu beharra dago egungo mundua hala antolaturik dagoela eta pentsamolde hori ez dela aldatuko gutxi batzuek desberdin pentsatzearren.